- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/joan-perez-lazarragako-euskal-literaturaren-aitzindari
- Joan Perez Lazarragako, euskal literaturaren aitzindari
- 2025-02-12T10:00:00+01:00
- 2025-02-12T10:00:00+01:00
- Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta
Joan Perez Lazarragako, euskal literaturaren aitzindari
Hitzaldia
- 2025-02-12T10:00:00+01:00 2025-02-12T10:00:00+01:00
- Santa Ana antzokian
Hitzaldia
Hizlaria: Gidor Bilbao Telletxea.
Filologia Klasikoa eta Euskal Filologia ikasi zituen UPV/EHUn, Gasteizen. Filologia Klasikoan doktorea da.
Lazarragatarren leinuak Oñatiko oinetxean ditu erroak, baina hortik hainbat adar zabaldu ziren, eta 1439az geroztik Arabako lautadan finkatu zen adar horietako bat. Joan Perez Lazarragako (c.1547-1605) hain zuzen familia horretako kide ezagunena da gaur egun, Lazarraga Eskuizkribuari esker. Eskuizkribu hori 2004an aurkitu zen eta gutxienez bi arrazoirengatik da inportantea: Arabako euskaraz idatziriko lehen lekukotasun luzea delako, eta euskal literaturan aitzindaria delako hainbat alderditatik begiratuta.
Oñatiko hitzaldian arin-arin azalduko dugu idazleari buruz dakiguna eta denboraren parterik handiena haren idazlan hautatuak irakurtzen eta azaltzen emango dugu.