- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/izen-ematea
- Udal liburutegian irakurle talde eta idazketa lantegian izen emateko epea amaitu
- 2024-09-20T20:00:00+02:00
- 2024-09-20T20:00:00+02:00
- IZEN EMATEA irailaren 2tik 20ra
Udal liburutegian irakurle talde eta idazketa lantegian izen emateko epea amaitu
Izen-emate
- 2024-09-20T20:00:00+02:00 2024-09-20T20:00:00+02:00
- Liburutegian
- liburutegia@onati.eus
- 943716111
- Webgunea ikusi
Izen-emate
Liburutegian ikasturte berria hainbat nobedaderekin dator. LH4 eta LH5eko haurrentzat zuzenduriko Irakurketa Kluba sortu nahi da aurten. Hilean behin elkartuko da, astelehenetan (17:00etatik 18:15era) eta Peru Magdalena izango dugu gidari.
Nola? Parte hartzeko bi modu daude:
- Irakurketa-taldean edo idazketa-tailerrean izena emanda izatea eta hileko saioetan parte hartzea. Izen-emateak irailaren 2tik 20ra bitartean egin ahal izango dira.
- Idazlea edo ilustratzailea gonbidatzen den saioan parte hartzea. Saio hauek hainbat komunikabidetan iragartzen dira eta saio irekiak dira, hau da, edozeinentzat!
Une honetan helduentzako 5 irakurketa-talde daude martxan, eta horietan izena eman daiteke:
Tertulixan euskaraz
Dinamizatzailea: ITZIAR UGARTE
Egunak: urriak 22, azaroak 19, abenduak 10, urtarrilak 21, otsailak 18, martxoak 18.
Ordua: 18:30
Tertulixan gaztelaniaz
Dinamizatzailea: MÓNICA LEIVA
Egunak: urriak 29, azaroak 26, abenduak 17, urtarrilak 28, otsailak 25, martxoak 25
Ordua: 18:30
Komikia euskaraz
Dinamizatzailea: IGOR LETURIA
Egunak: urriak 15, azaroak 5 eta abenduak 3
Ordua: 18:30
Komikia gazteleraz
Dinamizatzailea: KIKE INFAME
Egunak: Otsailak 11, martxoak 11, apirilak 8
Ordua: 18:30
Irakurketa erraza
Dinamizatzailea: zehazteke
Saioak astean behin izango dira eta beti goizez, 10:00etatik 12:00etara.
Eta Idazketa tailer bat, euskaraz:
Idazketa lantegia
Dinamizatzailea: JOXE MARI ITURRALDE
Egunak: urriak 14, azaroak 4 eta 25, abenduak 16, urtarrilak 13, otsailak 3 eta 24, martxoak 17, apirilak 7, maiatzak 5.
Ordua: 18:00
Ohar garrantzitsua: aurreko urteetako irakurketa-klubetako parte-hartzaileek ere izena eman behar dute.
IZEN EMATEA irailaren 2tik 20ra:
• Liburutegian bertan.
• Whatsapp (688732826).
• Telefonoa (943716111).
• Posta elektronikoa (liburutegia@onati.eus)
Irakurketaren plazera deskubritzera animatzen zaituztegu!