“Hizki hazka” aretoa

Tailerra

2023-11-27T10:00:00+01:00 2023-11-27T10:00:00+01:00 2023-11-27T10:00:00+01:00
  • 2023-11-27T10:00:00+01:00  2023-11-27T10:00:00+01:00
  • Kultur etxeko erakusketa gelan

Tailerra

Eskola ordutan saio gidatuak . Galtzagorri elkartearen eskutik

Areto literario berri honetan, ALFABETOA da protagonista. Hortaz, hizkiak eta hitzak ditu hizpide eta haien bitartez, haiekin jolastuz eta haiei jarraiki burutuko dute haurrek bertako ibilbide literarioa. Areto honen helburu nagusietako bat alfabetoa ezagutzea bada ere, haratago joan nahi izan dugu eta alfabetoa osatzen duten hizkiei bizia eman nahi izan diegu. Hizkien forma, hotsa, mugimendu edota usaimena, hizkien arteko lotura eta esanahiak… hizkiak era askotara antzeman daitezkeelako, funtsean hizkiei bizia eman eta haiekin solasean ipiniz, haurren irudimen, sormen eta sentipenei lekua eman nahi diegu aretoan. Hizkietatik hasten baita literatura.

Saio gidatuak:

Areto honen baitan lehen hezkuntzako haurrentzat saioak eskainiko dira. Eskola orduetan eta gelaka, beti ere galtzagorriko profesionalak gidaturik.