Oñatiko III. "Hika Eguna"

Ospakizuna

2024-06-22T13:00:00+02:00 2024-06-22T13:00:00+02:00 2024-06-22T13:00:00+02:00
  • 2024-06-22T13:00:00+02:00  2024-06-22T13:00:00+02:00
  • Herrian zehar

Ospakizuna

"Beldur barik hikaratu!" lelopean, Oñatiko III. Hika Eguna ospatuko da Ingo Xonau! taldeak antolatuta, Udalaren babesarekin.
  • 13:00 Hika-poteua (Arrano tabernan hasita)

  • 14:30 Hika-bazkarixa hika praktikatzeko jolasekin Iturritxo jatetxean.

  • 19:30 Eingo taldiarekin kalez kale kantuan eta dantzan, giro ezin hobean

Oñatiko hika, bereziki noka (emakumeei egiten zaiena), biziberritzeko sortu zen Ingo Xonau! taldea. 2018an Oñatiko nokaren egoera aztertzeko ikerketa egin zuten, eta han ikusi zuten egoera ez zela ona, baina bazegoela hika biziberritzeko ilusioa. Hala, harrezkero, hainbat ekimen egin dituzte, Oñatiko Udalaren laguntzarekin: elkarrizketak, hika ikastaroak, hikalaguna, txapak, liburuxkak, Euskal Herriko Hika Topaketa...

Hortaz, hika praktikatu nahi duen herritar orori dei egiten diete Hika Egunean parte hartzera.