III. Haur eta Gazte abesbatzen topaketa

Musika

2024-05-05T19:00:00+02:00 2024-05-05T19:00:00+02:00 2024-05-05T19:00:00+02:00
  • 2024-05-05T19:00:00+02:00  2024-05-05T19:00:00+02:00
  • Santa Ana antzokian

Musika

Ganbara Faktoriak antolatuta

Ekitaldi honen helburua da haur eta gazte abesbatzak indartzea eta elkarlanean proiektuak egitea.

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta helburu nagusia Debagoienako hainbat herritako abesbatzak gonbidatzea da bakoitzak bere lana eta ondoren lan bateratu bat eskaintzeko.

Hauek izango dira bailarako taldeak:

  • Ganbara Txiki Abesbatza
    Zuzendaria: Aitor Biain-Bidarte
  • Ganbara Txikitxo Abesbatza
    Zuzendaria: Aitor Garitano
  • Ikastetxeak kantari
    Zuzendaria: Aitor Biain-Bidarte
  • Papargorri Abesbatza (Aramaio)
    Zuzendaria: Larraitz Arriolabengoa
  • Goikobalu Txiki (Arrasate)
    Zuzendaria: Txomin Maidagan
  • Bergarako Orfeoi Gaztea (Bergara)
    Zuzendaria: Nerea Parra

Ohitura denez, bailaratik kanpo talde bat gonbidatzen dugu, eta aurten Donostiako EASO txiki abesbatza izango da gure artean. David de Oliveira da taldearen zuzendaria.

Emanaldia Santa Ana antzokian izango da, 19:00etan.

Sarrerak (5€) www.oñati.eus webgunean eta Txokolateixan eskura daitezke.