- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/gure-zahartzea-bizi-menpekotasunik-gabe-edo-menpekotasunarekin
- "Zahartzea bizi menpekotasunarekin edo menpekotasunik gabe"
- 2018-10-16T18:00:00+02:00
- 2018-10-16T18:00:00+02:00
- "Adinekoak eta familiak" informazio eta orientazio kanpainaren baitan
"Zahartzea bizi menpekotasunarekin edo menpekotasunik gabe"
Hitzaldia
- 2018-10-16T18:00:00+02:00 2018-10-16T18:00:00+02:00
- Kultur etxeko zine aretoan
Hitzaldia
Urriaren 15etik aurrera zerbitzu berria zabalduko du udalak, adineko pertsonen eta familia zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Udaletxeko behe-solairuan bulego bat zabalduko da (astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00) herritarrei informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko.
Adineko pertsonentzat eta menpekontasunen bat dutenentzat udalak eta diputazioak eskaintzen dituzten zerbitzu eta baliabideen berri emango da bertan.
Doako zerbitzua da, eta bertara joan aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da (943 780 411).
Bulegoaz gain, hitzaldi ziklo bat ere antolatu da.
- Urriak 16
Zahartzea menpekotasunarekin edo menpekotasunik gabe bizitzea
Kultur etxean, 18:00etan
- Urriak 23
Autozaintza: zaintzen baduzu, zeure burua zaindu ezazu.
Kultur etxean, 18:00etan
- Abenduak 11
Erantzunkidetasuna zainketan
Kultur etxean, 18:00etan