- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/gaztagintzaren-sekretuak
- Izan artzain egun batez
- 2025-03-16T10:30:00+01:00
- 2025-03-16T10:30:00+01:00
- Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak Gomiztegi Artzain eskolan
Izan artzain egun batez
Bisita gidatua
- 2025-03-16T10:30:00+01:00 2025-03-16T10:30:00+01:00
- Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola
- arantzazu@gipuzkoanatura.eus
- 943 782 894 edo 699 335 183
Bisita gidatua
Arantzazu Parketxeak eta Gomiztegi artzain eskolak gaztagintzaren sekretuak ezagutarazteko eta Gomiztegin bertan egiten diren gaztak dastatzeko jarduera berezia antolatu dute elkarlanean.
Hasiera Arantzazuko Parketxetik izango da, Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean kokatua dagoena. Jarduera parketxearen ondoan dagoen ibilbide irisgarrian zehar abiatuko dira partaideak.
Txango amaieran Gomiztegi Baserrira eta Artzain Eskolara iritsiko dira bisitariak. Han baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, haren jatorria eta funtzionamendua ezagutzera emateko.
Instalazioetara bisita batekin, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporamarekin, artzain txakurren erakustaldiarekin eta Arantzazuko gazta ezberdinen dastaketarekin borobilduko dute goiza bisitariek. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plan zoragarria.
Hasiera ordua eta iraupena: 10:30 (3 ordu inguru)
- 10:30 abiatu ibilbide irisgarritik
- 11:30-13:00 Gomiztegira bisita
Prezioa: Helduak 13 € / haurrak (3-10 urte) 7 €
Aurrez izena eman behar da, leku mugatuak direlako.
Izen ematea eta informazioa:
943 782 894 / 699 335 183
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus