Espazio publikoak hobetzeko planaren inguruko erakusketa

Erakusketa

Espazio publikoak hobetzeko planaren inguruko erakusketa
2012-11-26T12:30:00+01:00 2012-11-26T12:30:00+01:00 2012-11-26T12:30:00+01:00
  • 2012-11-26T12:30:00+01:00  2012-11-26T12:30:00+01:00 - 2012-11-26T20:00:00+01:00  2012-11-26T20:00:00+01:00
  • Santa Ana aretoko sarrera

Erakusketa

Parte hartze prozesua (Erakusketa eta iritzi ematea)

  Udalak, herriko espazio publikoak optimizatzeko azterlana eskuratu zuen uda hasieran eta egokitze lan batzuk eginda, hobe aprobetxatu daitezkeen 8 guneren inguruan, herritarren iritzia jaso nahi da.

  Kalegoiena, Olaiturri, Etxaluze, Foruen enparantza ingurua, Errementari Plaza, Ramon Irizar, San Lorentzo eta San Martin ingurua dira 8 gune horiek. Bakoitzari buruzko panel informatibo bana egin da, zein egoeratan dauden azalduz eta hobetzeko zein proposamen egin diren argituz. Panel horiek, Santa Ana areto sarreran jarriko dira erakusketa osatuz.

  Bertan eta hainbat eraikin publikotan bestalde, informazioa laburbildu eta herritarrek erantzun dezaketen inkesta modukoa jasotzen duten triptikoa eskuratu ahal izango da. Herritarrek, galdeketa bete eta iritzia eman dezaten.

  Gaiari buruzko bi hitzaldi ere egingo dira Santa Anan bertan, urriaren 31an eta azaroaren 7an.

 Espazio publikoak hobetzeko plana

 Erakusketaz gain, www.herrijorran.info webgunean espazio ezberdinei buruz egiten diren proposamenak zintzilikatuko dira.