"Txoriak txori"

Erakusketa

2025-02-22T18:00:00+01:00 2025-02-22T18:00:00+01:00 2025-02-22T18:00:00+01:00
  • 2025-02-22T18:00:00+01:00  2025-02-22T18:00:00+01:00
  • Kultur etxeko erakusketa gelan

Erakusketa

Oñatiko Ingurumen Jardunaldiak

Gure inguruko parke eta basoetan bizi diren eta beraien kantuz gure egunerokoa alaitzen duten txori txikiei buruzko erakusketa prestatu dute Natur Eskolako kideak Ingurumen Jardunaldietarako.

Txantxangorria, amilotxa, burubeltza, txepetxa, erregetxoa, moko-lodia, moko-okerra.... txori mota ezberdinei buruzko ezaugarri eta bitxikeriak ezagutzeaz gain, txorien egurrezko tailak eta argazkiak ikusteaz gain, kantuak entzuteko aukera izango dugu, diorama ezberdinetan kokatuta.

Erakusketa otsailaren 10etik martxoaren 2ra egongo da ikusgai ―kultur etxeko erakusketa aretoan, egunero 18:00-20:00―.
Bisita gidatuak egingo dira otsailaren 10, 19 eta 27an (18:00) Natur Eskolako kideen eskutik.