Emakumion Etxiaren parte-hartze prozesuaren ondorioen aurkezpena

Aurkezpena

2024-05-29T19:00:00+02:00 2024-05-29T19:00:00+02:00 2024-05-29T19:00:00+02:00
  • 2024-05-29T19:00:00+02:00  2024-05-29T19:00:00+02:00
  • Eltziako topagunean

Aurkezpena

Oñatiko Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuak bi urteko ziklo bati itxiera emango dio maiatzaren 29an. Ekitaldi irekia egingo da Eltziako Topagunean 19:00etan hasita, eta herritar orori bertaratzeko eta lanaren emaitza ezagutzeko gonbidapena luzatu diete Udalak eta parte-hartzaileek.

Prozesuan zehar oinarri sendoa jarri zaio etxeari. Bertan erabaki eta adostu dira etxearen oinarri teorikoa; misio, ikusmira eta balioak; etxearen jarduna; parte-hartze estrategiak; kudeaketa eredua; antolaketa sistema; eta, guztia egikaritzeko beharrezko izango diren baliabide material zein humanoak.

Oinarri eta norabide hori finkatuta, prozesuak etapa berri bati ekingo dio etxearen barruko lanak amaitu eta irekitzeko prest egon bitarte horretan. 2024-2025 ikasturtean lan talde ezberdinak eratuko dira, eta pentsatzetik ekintzara salto egin nahi da. Taldeka, lanean hasiko gara, etxeak ateak irekitzen dituenerako dena prest izateko. Horretarako, talde ezberdinetan izena emateko aukera zabalduko da oñati.eus webgunean prozesuaren jarraipenerako zabalduko den atari berrian.

Maiatzaren 29a, asteazkena
Eltziako Topagunean, 19:00etan