- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/emakumeen-hots-abesbatza
- Emakumeek idatzia
- 2025-03-08T18:00:00+01:00
- 2025-03-08T18:00:00+01:00
- Ganbara Faktoriako Hots Abesbatzaren eskutik
Emakumeek idatzia
Musika
- 2025-03-08T18:00:00+01:00 2025-03-08T18:00:00+01:00
- Santa Ana antzokian
Musika
Datorren martxoak 8an, urtero bezala, Hots Abesbatzak EMAKUMEEK IDATZIA kontzertua eskainiko du. Eskainiko diren pieza guztiak emakumeek idatziak izango dira.
Aurreko urtean, lehen aldiz, kontzertu hau AITORTZA bat egiteko aprobetxatu zen. Azkenengo edizioan emakume zaintzaileak omendu ziren (Oñatiko erresidentziako langileak). Aurten, dendari emakumeak izango dira protagonista. Hori dela eta, TXANDA elkartearekin batera, emakume dendariak omenduko ditu FAKTORIA SOZIALAK. Eta batez ere antzinako emakume dendariak.
Kontzertu aitortza hau, arratsaldeko 18:00etan izango da Santa Ana Antzokian. Sarrera doan izango da. Piano jole lanetan, Amaia Zipitria arituko da eta zuzendari lanetan Aitor Biain-Bidarte.
Egitaraua:
1. De mulierum natura (D.Perez)
2. Goizian argi hastian (Arr:Melody-Ky)
3. Taupaka (J.Guerrero)
4. Etxean (J.Guerrero)
5. Itxasoa ari zait (I.Azurmendi)
6. O Sapientia (V.Tadej)
7. Agur, maite (E.Ugalde)
8. Errota (J.Guerrero)