"Emakumeak mugimenduan" ikastaroaren hasiera

Ikastaroa

2024-10-23T17:30:00+02:00 2024-10-23T17:30:00+02:00 2024-10-23T17:30:00+02:00
  • 2024-10-23T17:30:00+02:00  2024-10-23T17:30:00+02:00
  • Zubikoa kiroldegian

Ikastaroa

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Harreman osasuntsua al dugu gure gorputzekin? Nola hitz egiten diogu geure buruari? Ikastaro honetan dantza erreminta bat izango da geure buruarekin eta ingurukoekin harremantzeko, eta gure gaitasunak eta mugak ezagutu eta praktikan jartzeko. Gorputz kontzientzia landuko dugu, gure mugimenduen jabe egin, eta mugitzeko forma berriak ezagutuko ditugu.

Saio hauetan parte hartzeko ez da dantzan aurrez jakin behar. Dantza eta mugimendu inprobisatuaren bidez gure dantza eta mugimendu propioak sortuko ditugu.

• Hizkuntza: Gazteleraz
• Irakaslea: Oihane Vicente
• Noiz: Asteazkenetan, urriaren 23tik abenduaren 18ra
• Ordutegia: 17:30-19:00
• Lekua: Kiroldegia
• Iraupena: 15 ordu
• Matrikula: 10€