- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/elikagaien-bilketa
- Elikagaien bilketa berezia
- 2023-10-06T10:00:00+02:00
- 2023-10-07T10:00:00+02:00
- Zaporeak elkartearentzat janari bilketa egingo du Hotz Oñatik
Elikagaien bilketa berezia
Elkartasuna
- 2023-10-06T10:00:00+02:00 2023-10-06T10:00:00+02:00 - 2023-10-07T10:00:00+02:00 2023-10-07T10:00:00+02:00
- Herriko janari dendak
Elkartasuna
Hotz Oñati taldearen urteroko elkartasun kanpaina urriaren 5, 6 eta 7an egingo da herriko janari dendatan: Eroski Center eta Errekaldeko Eroski City-n, Errekaldeko dendan, BM-n eta San Migel Kooperatiban.
Materiala uzteko orga edo karroak jarriko dira dendetan baina informazioa eman eta bilketan laguntzeko boluntarioak behar dira. Lau orduko txandak antolatu dira, 9:00etatik 13:00etara, 13:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 21:00etara baina beste ordutegi bat beteaz laguntzeko prest dauden guztiak ongi-etorriak izango direla adierazi dute Hotz Oñatiko ordezkariek. Parte hartzeko gertu daudenei taldearekin harremanetan jartzea eskatu da, zuzenean, posta elektronikoz mezua hotzonati@gmail.com helbidera bidalita edo telefonoz: 665 722 999, 636 170 650 edo 623 265 292 zenbakira deituz.