- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/ehiza-animazio-film-laburra
- Ehiza, animazio film laburra
- 2023-05-10T19:00:00+02:00
- 2023-05-10T19:00:00+02:00
- “Migrazioa guztion eskubidea” kanpainaren baitan . Hotz Oñatik antolatuta
Ehiza, animazio film laburra
Emanaldia
- 2023-05-10T19:00:00+02:00 2023-05-10T19:00:00+02:00
- Kultur etxeko zine aretoan
Emanaldia
EHUko Arte Ederren fakultateko irakasle, ikasle eta ikasle ohiek osatutako Hauazkena taldeak ekoiztutako animazio film laburra da Ehiza. Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarrak 1969an egindako Homenaje a Tarzán film laburraren nolabaiteko jarraipena da, eta animalien harrapaketaren analogia erabiliz, gaur egun gertatzen diren egoera lazgarriak eta giza eskubideen urraketa salatzen ditu: jazarpena, indarkeria, suntsiketa... 2020ko Kimuak katalogorako hautatu zituzten zazpi filmetako bat izan zen.
Proiekzioaren ostean Bego Vicario (koordinatzailea) eta Roberto Zabarte (aholkulari teknikoa) oñatiarrarekin hitz egiteko aukera egongo da.