"Chillidaren Burdinezko Eguzkia" haurrentzako lantegia

Tailerra

2024-10-27T10:30:00+01:00 2024-10-27T10:30:00+01:00 2024-10-27T10:30:00+01:00
  • 2024-10-27T10:30:00+01:00  2024-10-27T10:30:00+01:00
  • Arantzazu auzoan
  • 688 613 840

Tailerra

Chillidaren burdinezko eguzkia arte lantegiak Eduardo Chillidaren lana ezagutzeko aukera emango die haurrei datozen urriaren 20an eta 27an.

Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulab-ekin, Oñatiko udalarekin, Chillida Belzunce sendiarekin eta Donostiako Maushaus estudioarekin elkarlanean, bi igande (urriak 20 eta 27) aukeratu ditu haurrei zuzendutako lantegia antolatzeko Arantzazun. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, bi lantegiak goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era bitartean egingo dira.

Eduardo Chillidaren (1924-2002) jaiotzaren 100. urteurrena betetzen den urte honetan, haurrek, Eduardo Chillidak Arantzazuko Basilikaren ateetan egindako lanak aztertuko dituzte eta  horretaz gain, Chillidak erabilitako hainbat teknika esperimentatzeko aukera izango dute.

Izen-ematea adiskideak@arantzazu.org helbidera idatziz edo 688 613 840 telefono-zenbakira deituz egin behar da. Lantegien partaide kopurua 20 lagunekoa da, eta parte-hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.