"Belar Hostoak" kontzertua

Musika

2023-07-26T19:00:00+02:00 2023-07-26T19:00:00+02:00 2023-07-26T19:00:00+02:00
  • 2023-07-26T19:00:00+02:00  2023-07-26T19:00:00+02:00
  • Lazarraga lorategia

Musika

Kalean egitarauan barne

Walt Whitmanen Belar Hostoak (Leaves Of Grass) liburutik zenbait testu euskaratu, abesti bilakatu eta argitaratu zituen Txomin Artolak 1978an. Whitmanen unibertsoan murgiltzeko Txominek sortu zituen bide horietan murgildu dira orain Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, Belar Hostoak lanari keinu bat eginez. 1978ko disko hartako kantuak berrikusi eta bere erara moldatu ditu boskoteak egitasmo honetarako, haren esentzia mantendu, baina era berean, ikuspegi musikal berri bat emanez.

 

 

  • Dani Venegas: gitarrak, mandolina, ahotsak.
  • Andoni Etxebeste: batería, perkusioak.
  • Antxon Sarasua: teklatua, esku-soinua, baxua, ahotsak.
  • Jon Gurrutxaga: ahotsa, gitarra akustikoa, shruti box.
  • Urbil Artola: weissenborn, dobro, lap-steel, whistle, ahotsak.