Artilea jasotzeko zerbitzua

Hondakin bilketa

2024-11-06T09:00:00+01:00 2024-11-06T09:00:00+01:00 2024-11-06T09:00:00+01:00
  • 2024-11-06T09:00:00+01:00  2024-11-06T09:00:00+01:00
  • Urrutxuko ekarpen gunea
  • 696 433 602

Hondakin bilketa

Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek antolatuta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin

Zerbitzua jasotzeko Interesdunek 696 433 602 telefonora deitu behar dute. Eman beharreko informazioa honakoa da:

• Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Faktura hau, garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian.
• Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du.

Entrega egiteko unean honela izango da antolaketa:

• Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
• Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.
• Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari.

• Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: RURAL KUTXA - CAJA RURAL ES50 30080152 6549 2039 5821 eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK+ BASERRIA

 Azaroak 6 Oñati-Urrutxuko ekarpen gunea.