Arranoaitzen egun pasa

Ekitaldia

2024-06-15T12:00:00+02:00 2024-06-15T12:00:00+02:00 2024-06-15T12:00:00+02:00
  • 2024-06-15T12:00:00+02:00  2024-06-15T12:00:00+02:00
  • Aurrekomendiak

Ekitaldia

Herritar talde batek antolatuta

Arranoaitz inguruan egun pasa polita egiteko egitaraua antolatu du herritar talde batek ekainaren 15erako. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
"Herritarrak Aurrekomendira gehiago gerturatzea da helburua, inguru horietarako joera indartzea, eta, jai giroan, harreman eta ideia berriak sortzea", adierazi dute antolatzaileek.

Egitaraua:
Eguerdiko 12:00etan hasiko dira ekitaldiak, Lizartxo eta Sukena taldeekin. Astelehen goizak (Oiartzun) eta Fito skins (Elorrio) taldeak ere ariko dira, eta mikro irekiaren ondoren Distopia elektrotxarangak borobilduko du festa. Taberna eta sukalde zerbitzua (paella, albondigak, txorizoa, kroketak...) ere egongo da, eta, aurten, berritasun modura, haurren txokoa ere (puzgarria eta jolasteko gunea) egongo da.
Sukalde kontuak hobeto kalkulatu eta antolatze aldera edalontzi eramangarriak (2€) ipini dituzte eskuragarri Arrano tabernan.