Arestian, egun...!

Ikuskizuna

2023-11-12T19:00:00+01:00 2023-11-12T19:00:00+01:00 2023-11-12T19:00:00+01:00
  • 2023-11-12T19:00:00+01:00  2023-11-12T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia

Ikuskizuna

Musikegunak 2023

Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) idazle eta poetaren inguruko ikuskizuna da 'Arestian, egun...' izeneko emanaldia. Proiektu berria eta eraldatzailea. Arestik bizi izan zuen garai zail hura bere olerkien bidez adierazteaz gain, hura hunkiarazi zuten gaiak ―euskara, justizia, kultura, egia, klase sozialen bereizketa, Euskararen batasuna...― egun bizi dugun egoerarekin konparatzea eta hori plazaratzea da saioaren helburua.
Oskorrik eta beste sortzaileek musikatutako abestiak baliatuko dituzte ekitaldia girotzeko, eta Aitor Furundarena soinu-jotzaileak garai hartako eta egungo doinuen arteko fusio berezia egingo du.
Sortzaile bakoitzak Aresti berrinterpretatuko du, bakoitzak egokien menperatzen duen esparrutik.