Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer?

Ikastaroa

2024-07-22T10:00:00+02:00 2024-07-22T10:00:00+02:00 2024-07-22T10:00:00+02:00
  • 2024-07-22T10:00:00+02:00  2024-07-22T10:00:00+02:00
  • Arantzazuko santutegian
  • Webgunea ikusi

Ikastaroa

UPV/EHU-k eta Arantzazulab-ek antolatuta

Uda ikastaro honetan Arantzazuren eta Euskal Herriaren etorkizuna lotzen dituen bidexkak, naturalak zein kulturalak, elkarrekin aztertzeko. Horretarako, bi eguneko, uztailaren 22an eta 23an, programa berezia landu da iraganaz, orainaz eta etorkizunaz Arantzazutik aritzeko:

• Batetik bi egunetako goizetan hausnarketarako eta eztabaidarako gonbita egiten zaie parte-hartzaileei. Lehenengo egunean Arantzazuk duen ezagutzan sakonduko da, artetik zein zientziatik, Arantzazu den hori bizitzeko eta norbere baitan eragina izateko. Eta bigarren egunean, etorkizunari buruzko gogoeta bat proposatzen da, Arantzazutik, etorkizun-erronken aurrean, Arantzazu non den esploratzeko. Eta batez ere Arantzazutik galdera berriak egiteko.

• Bestetik, arratsaldeetan, Arantzazu hobeto ezagutzeko esperientziak eskaini nahi dira, Arantzazuk eskura jartzen dituen dimentsio eta txoko ezberdinetan barneratzeko (Artea, Kultura, Natura, Espiritualtasuna), ikastaro batek eskaintzen dituen ohiko formatuez haratago esperientzia integrala, pluri-sentsoriala eskainiz (bisita bidatua, ibilaldia, arte erakusketa…).

Izena emateko lotura