- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/arantzazuko-altxorren-bila
- Arantzazuko altxorraren bila
- 2025-03-23T11:00:00+01:00
- 2025-03-23T11:00:00+01:00
- Orientazio jolasa familian
Arantzazuko altxorraren bila
Ibilbidea
- 2025-03-23T11:00:00+01:00 2025-03-23T11:00:00+01:00
- Arantzazu Parketxean
- arantzazu@gipuzkoanatura.eus
- 943 782 894 edo 699 335 183
Ibilbidea
Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide honetan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik.
“Arantzazuko altxorraren bila” jardueran orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da erronka.
Hitzordua, goizeko 11:00etan Arantzazuko parketxean da; Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12:30ak aldera amaituko da.
Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, plaza mugatuak izango dira.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
943 782 894 / 699 335 183
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus