Antzerki laburrak

Antzerkia

2024-11-20T19:00:00+01:00 2024-11-20T19:00:00+01:00 2024-11-20T19:00:00+01:00
  • 2024-11-20T19:00:00+01:00  2024-11-20T19:00:00+01:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Antzerkia

.- Txizatoki bat eszenatokian: Patxo Telleriaren testua eta Patxo Telleriak berak antzeztua (35minutuko iraupena)

“Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objektu artistikoa? Zer da sortzailea?
Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut.”

Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, non aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko du: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dago,  irteteko kemenik gabe, ikusleen iritziak jasotzeko beldurrez.
 
.- Hamalau: Lutxo Egiaren testua (Café Bar Bilbao Antzerki Saria 2022) Mikel Martinez aktoreak antzeztua (20 minutuko iraupena).

Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairuan.Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzgu moralak egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da…