Aequus Ensemble orkestraren kontzertu sinfonikoa

Musika

2023-11-19T19:00:00+01:00 2023-11-19T19:00:00+01:00 2023-11-19T19:00:00+01:00
  • 2023-11-19T19:00:00+01:00  2023-11-19T19:00:00+01:00
  • Mikel Goiaingeruaren parrokia

Musika

Romantic sound . Musikegunak 2023

Kontzertu sinfoniko batez gozatzeko aukera izango dugu Oñatin bertan, eta ez dira oso ohikoak izaten halako programak Euskadiko herrietan, instrumentista asko eta instrumentu ezberdin asko eskatzen dituztelako, eta zailtasun tekniko handikoak izaten direlako.
Aequus Ensemble orkestrak erronkari heldu dio, eta musika erromantikoaren historiako hiru konpositore handienetakoen (Ludwing van Beethoven, Franz Schubert eta Felix Mendelssohn) sinfonia bana eskainiko digu, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean.

Klasizismotik erromantizismorako trantsizioan benetako aitzindaria izan zen Beethoven, eta bere Lehen Sinfonia do maiorrean Op. 21 iraultza baten hasiera markatu zuen obra da, aurrerago eskainiko zizkigun maisulanen preludioa.
Schubert-en Si Minorreko Sinfonia Osatugabea austriar musikagilearen nortasun eta jenioaren erakusle da, amaitu gabe gelditu zen arren, eta nota bakoitzean sumatuko dugu emozioak adierazteko zuen trebetasuna.
Mendelssohn-en Hebridak obertura, paisaiak margotu eta hitzik gabeko istorioak kontatzeko musikak duen ahalmenaren adibide liluragarriak dira, eta bere harmonia eta 'crescendo' zirraragarriek Eskoziako kostaleko itsas labarretara eramango ditu entzuleak.
Hitz batean, XIX. mendeko musikarien berezko sentsazio eta emozioen munduan murgilaraziko gaituzten hiru bitxi entzuteko aukera bikaina izango dugu Oñatin bertan.

Aequus Ensemble soka-orkestra bezala sortu zen, baina emanaldi berezi honetarako perkusioa eta metal-, haize- nahiz egur-instrumentuak batuko zaizkio, programa sinfoniko eder hau eskaini ahal izateko.