Adimen gaitasun handiko haurrak ezagutzen

Hitzaldia

2023-02-08T18:00:00+01:00 2023-02-08T18:00:00+01:00 2023-02-08T18:00:00+01:00
  • 2023-02-08T18:00:00+01:00  2023-02-08T18:00:00+01:00
  • Kultura etxean
  • Webgunea ikusi

Hitzaldia

Urgain eskolako Guraso Elkarteak antolatuta

Hizlaria: Amaia Agiriano
Psikologoa, irakaslea eta arkitektoa, gaitasun handietan aditua.

Guraso, irakasle eta haurren inguruan diharduen edonori zuzendutako hitzaldia, herri osoari irekia.

Estimazioa da haurren %15-20 inguru izan daitekeela adimen gaitasun handikoa, baina gaur egun ez da erraza detektatzea (%1 detektatzen da), behar beste baliabide eta aukera ez dagoelako. Detekzioa egin ez edo detektatu baina, adibidez, eskolan ume horien beharretara ez/ezin egokitzeak kalteak eragin ditzake umearen osasunean.

Hitzaldi honen helburua adimen gaitasun handiko haurren berezko ezaugarriak ezagutzera ematea da, beraien identifikazioan eta garapen orekatu baterako behar duten arreta egokia izan dadin laguntzeko.

Oharra: Gonbidapenak jasotzeko eta zaintza zerbitzua izateko, idatzi otsailaren 3a baino lehen errekaldege@gmail.com helbidera
*Gonbidapena ez da derrigorrezkoa, baina lagungarria izango da aforoa kontrolatzeko.