- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/201cbiologia-eta-medikuntzako-zenbait-aplikazio-matematiko201d
- “Biologia eta medikuntzako zenbait aplikazio matematiko”
- 2023-11-29T10:00:00+01:00
- 2023-11-29T10:00:00+01:00
- Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta
“Biologia eta medikuntzako zenbait aplikazio matematiko”
Hitzaldia
- 2023-11-29T10:00:00+01:00 2023-11-29T10:00:00+01:00
- Santa Ana antzokian
Hitzaldia
Hizlaria: Elisabete Alberdi Zelaia
Laburpena:
Sistema edo gertakari bat deskribatzeko ohikoa da eredu matematikoak erabiltzea. Kasu horietan garrantzitsua da sisteman eragiten duten aldagaiak identifikatzea.
Hitzaldi honetan, alde batetik, populazio-bakarreko espezieen dinamika modelatzen duten hainbat eredu matematiko aztertuko dira. Espezie batek baino gehiagok parte hartzen duten ereduak ere ikusiko ditugu, eta bata bestearen arteko elkarreragina aztertuko dugu.
Beste alde batetik, gliomen eredu matematikoa ere ikusiko dugu. Gliomak erraz zabaltzen diren buruko tumoreak dira. Haien eredu matematikoa erreakzio-difusio ekuazioaren bidez adierazten da. Horren arabera, tumore-zelulen dentsitatearen aldaketa tumore-zelulen hedapenaren eta zelula horien gehikuntzaren batura da. Eredu matematikoa erabiliko dugu gliomaren dinamikari buruzko informazioa izateko eta tumore horiei aurre egiteko erabilitako tratamenduen emaitza ulertzeko.
Elisabete Alberdi Zelaia (Markina-Xemein, Bizkaia,1975eko urtarrilaren 5a). Markina-Xemeinen jaio nintzen eta bertan bizi naiz. 25 urte daramatzat matematikak irakasten. Eta matematikak eta matematiketatik ikasten 40 urte inguru.