- https://www.xn--oati-gqa.eus/es/agenda/onatiko-blues-festibala
- Oñatiko Blues Festibala
- 2025-04-25T21:00:00+02:00
- 2025-04-25T21:00:00+02:00
- Organizado por OBE-Oñatiko Blues Elkartea
Oñatiko Blues Festibala
Musika
- 2025-04-25T21:00:00+02:00 2025-04-25T21:00:00+02:00
- Antixena gaztetxean eta Gaztelekuan
Musika
Apirilaren 25 eta 26an ospatuko da blues jaialdia eta bi eszenatokitan lau talderen emanaldiak izango ditugu.
Apirilaren 25eko emanaldia Antixena gaztetxean izango da, eta Euskal Herriko taldeak izango ditugu bertan protagonista: Tobako Road gasteiztarrak eta Arima Soul zarauztarrak arituko direlako. Aipagarria da gainera, berriki jakinarazi dela Arima Soulek Donostiako Jazzaldian parte hartuko duela, konkretuki, Chillida Lekun kontzertua eskainiz. Aurretik, Gaztetxean eta Oñatiko Lehen Blues Festibalean jotzen entzun ahal izango ditugu.
Apirilaren 26an, Katalunia eta Andaluziako artistak izango ditugu Gaztelekuan. Indigo Blues kataluniar taldearen zuzenekoak ez dira oso ohikoak baina OBEk gurera etorri daitezen lortu du. Kartela osatzen Mingo & Sanpa Blues Blast andaluziarrak izango ditugu. Bigarren kontzertu honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Txokolateixan eta www.oñati.eus atarian. (Testua: Oñati Irratia)