Idoia Asurmendi en directo

Musika

2022-04-08T20:00:00+02:00 2022-04-08T20:00:00+02:00 2022-04-08T20:00:00+02:00
  • 2022-04-08T20:00:00+02:00  2022-04-08T20:00:00+02:00
  • Gaztelekua
  • Visitar web

Musika

Entradas 8€ (+gastos) a la venta el 26 de marzo a partir de las 10:30h . Korrika Kulturala

 

Orain urte batzuk, abesti desberdinen bertsioak egiten ezagutu genuen IDOIA aramaioar gaztea, baina 2021ean, abesti propioez osaturiko Ilun eta Abar diskoa kaleratu zuen. Ordutik han eta hemen kontzertu mordo bat eskaintzen ibili da bere musika geroz eta musikazale gehiagorengana zabalduaz. Diskoan eta eskaintzen dituen zuzenekoetan, instrumentazio eta estilo desberdinak antzeman daitezke (pop-a, folk-a, bossa nova…), baina guztiaren gainetik bere ahots eder eta sakona nabarmentzen da. Euskal musikagintzan gertutik jarraitzeko izena da inondik inora Idoiarena eta bere taldeaz lagundurik etorriko da Verdury Hall – Gaztelekura.