Eukalyptus

Antzerkia

2025-04-06T19:00:00+02:00 2025-04-06T19:00:00+02:00 2025-04-06T19:00:00+02:00
  • 2025-04-06T19:00:00+02:00  2025-04-06T19:00:00+02:00
  • Santa Ana antzokian

Antzerkia

"Eukalyptus" proiektuari esker, Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak 2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen. Matxalen de Pedrok eta Jon Ander Urrestik zuzendu dute lana, beraiek, Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutiak zortzi eskutara idatzitako testu batean oinarrituta, eta Urresti eta Urrutia bera arduratzen dira testuok agertoki gainean mamitzeaz, gorpuzteaz.

Urrestik azaldu duenez, antzezlan berri honen helburua eukaliptoaren errelatoa kontatzea izango da "Zerbaitek esaten dit baduela zer esan gutaz. Azken finean gure paisaiaren parte da. Eta hau bilatzeko bide eta forma eszenikoa erabiliko da, antzerkitik eta dantzatik gertu kokatu nahi dudan poetika batean". Antzezlan berri hoen protagonista, beraz, eukaliptoak izango dira: "Eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartu nahi da, zalantzak sortu, nire ustez hau baita artearen funtzioa. Gure inguruarekin erlazionatzeko dugun moduak gure izaeraz, gure garaiaz, gure joerez eta gatazkez hitz egiten duelako"

Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti.
Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.