Gazteak eta pantailak

Charla

2024-10-24T18:00:00+02:00 2024-10-24T18:00:00+02:00 2024-10-24T18:00:00+02:00
  • 2024-10-24T18:00:00+02:00  2024-10-24T18:00:00+02:00
  • Institutuko areto nagusian

Charla

Organizada por Oñige guraso elkartea

Hizlaria: Miren Ros Aiartzaguena (Bidelagun)

Pantailek denongan duten eragina beldurgarria da eta hauen erabilera izugarri handitu da azken urteotan. Gero eta ikerketa gehiagok arreta hor jarri behar dugula agerian uzten dute.

Nerabeen kasuan, bere burmuina berreraikitzen ari diren gaztetxoak izanik, teknologiaren eragina haien gaitasun kognitibo, emozional eta sozialetan erabateko eragina du. Horregatik, garrantzitsua da informazioa jaso, kontzientzia piztu eta erabakiak hartzen joatea. Gure gazteen ongizatea gurasoon ardura da.

Guzti honi heltzeko, gurasoentzat hitzaldi-solasaldi bat eskaintzen da ondokoak lantzeko:
• Hausnarketa bultzatuko dugu,
• Kontzientziazioa piztuko dugu,
• Sakelakoaren berezitasunei buruz ere arituko gara,
• Baliabideak emango ditugu guzti hau etxean nola kudeatu daitekeen ikasteko eta arauen garrantziaz jardungo gara,
• Gazteak ze sare sozialetan sartzen diren ikusiko dugu.

Bukaeran solasaldi irekia eskainiko dugu, gurasoen izan ditzaketen galdera eta kezkei erantzuteko eta baita bizipenak elkarbanatzeko.