- https://www.xn--oati-gqa.eus/es/agenda/aitzulo
- Excursión guiada para familias, AITZULO
- 2024-10-27T10:00:00+01:00
- 2024-10-27T10:00:00+01:00
- Organizado por el parketxe de Arantzazu
Excursión guiada para familias, AITZULO
Mendi ibilbidea
- 2024-10-27T10:00:00+01:00 2024-10-27T10:00:00+01:00
- Aparcamiento Cuevas de Arrikrutz
- arantzazu@gipuzkoanatura.eus
- 943 78 28 94 / 699 335 183
- Visitar web
Mendi ibilbidea
Aizkorri-Aratz natura-parkean kareharrizko erlaitz, amildegi eta kobazulo zoragarriak ezkutatzen dira. Horien artean dago Aitzulo, Gipuzkoako fenomeno natural zirraragarrienetariko bat. Baina nola sortu da Aitzulo? Gezurra badirudi ere, ura izan da gaur egun ikusi dezakegun formazio geologiko berezi hori sortu duen artista nagusia. Oraindik ingurune hau ezagutzen ez duzula? Bada, aukera paregabea duzu Aitzulo eta bere inguruez gozatzeko, Arantzazuko parketxetik antolatutako ibilbide gidatuan.
Goizeko 10:00etan elkartuko gara Arrikrutzeko aparkalekua igaro eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerreko aldean dagoen aparkalekuan (izena ematerakoan zehaztasun gehiago emango dira). Txangoak hiru orduko iraupena du, azalpenak barne, 13:00etan amaituko da.
Derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Txangoaren prezioa 6 eurokoa izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 4 eurokoa.
Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko:
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 33 51 83
www.gipuzkoanatura.eus