Ur-Uhinak parkea

Card image cap
  • Egutegia: ekainaren 15etik irailaren 15era

    Ordutegia: Egunero 11:00etatik 21:00etara.

  • 688621142
  • San Lorentzo auzoa

San Lorentzo eta Ugarkalde banatzen dituen berdegunean egokitzen da ‘Ur uhinak’ izeneko parkea.

Bi zonalde ditu: ur zorrotaden gunea (Ugarkalde aldera) batetik, eta pertsona helduek ariketa fisikoa egiteko gunea (San Lorentzo aldera) bestetik.

Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren baitan komuna ipini da.

 

Ur jokoen gunea

Ur jokoen gunean hiru ur tanta irudikatzen dituzten hiru gune daude, ur zorrotada eredu desberdinekin bakoitzean; lurzorutik irteten diren ur zorrotadak hain zuzen.

Ondoko berdegunean eserlekuak eta mahaiak daude, eta bertako zuhaitzen gerizpean ‘piknik’ egiteko aukerako gunea dago.

 

Ariketa fisikoa egiteko gunea

Parkearen beste aldea (San Lorentzo aldera) zelai moduan antolatuta dago, irekia, zuhaitz gabea. Kirola eta ariketa fisikoa egiteko tresnak daude.