Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako

Tailerra

2023-11-29T18:30:00+01:00 2023-11-29T18:30:00+01:00 2023-11-29T18:30:00+01:00
  • 2023-11-29T18:30:00+01:00  2023-11-29T18:30:00+01:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Tailerra

Argitu egitasmoaren baitan . Izen ematea azaroaren 23ra arte

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Oñatiko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du.

Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroak 23a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687(astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Hizkuntza: euskara

Edukiera mugatua