Igeriketa ikastaroak eta Uretako jarduerak

 

Ur hastapen jarduerak

Ekainak 24 - 8 uztailak: Ikastaroetako izen ematea

Ur ekintzak 24-25_Haurrak.jpg

Izen-ematea webgunean edo kiroldegiko harreran egin ahalko da. Ondoren, gehieneko kopurua gainditu den taldeetan, partaideak zozketa bidez aukeratuko dira. Familia bakoitzak posta elektronikoz jasoko du zozketaren emaitza.

Kuotak hilero kobratuko dira. Abenduaren amaieran eta otsailaren amaieran bakarrik onartuko dira bajak, medikuaren bajak izan ezik. Horiek edozein hilabetetan tramitatu ahal izango dira.
Talde bakoitzean gehienez 3 ordutegitan eman daiteke izena.
Jardueraren gehienezko edukiera gainditzen bada, taldea zozketaz osatuko da.

Tarifak:
Prezioa/hileko BAZKIDE
6-24 Hilabete 30’ = 16,65€
2-3 Urte 30’ = 16,65€
3+ Urte 45’ = 25,45€
Prezioa/hileko EZ BAZKIDE
6-24 Hilabete 30’ = 22,90€
2-3 Urte 30’ = 22,90€€
3+ Urte 45’ = 30,60€

Uztailak 15: Emaitzak eta izen-emateetan aldaketak egitea

Egun horretatik aurrera, aldaketak egingo dira izen-emateetan. Eskatutako taldean lekurik gabe geratu direnei deituko zaie, zozketaren hurrenkeraren arabera.

 

Urriak 14: Saioen hasiera

Ur ekintzak 24-25_Egutegia haurrak.jpg

 

Helduen ur jarduerak

Ur ekintzak 24-25_Nagusiak.jpg

UZTAILA [10 - 31]: Aurreko ikasturtean aritu direnek lehentasuna izango dute.
ABUZTUA [1 - 8] IRAILA: Izen emate irekiak izango dira erabiltzaile guztientzat.

  • Udalak onartutako urteko tasa aplikatuko zaie zerbitzuei (urte naturalari dagokiona}.
  • Izen-ematea webgunean (www.zubikoakiroldegia.onati.eus) edo kiroldegian bertan egin ahalko da.
  • Zerbitzuan baja emateko eskaera Zubikoa Kiroldegian egin behar da, dagokion inprimakia beteta.
  • Jarduera hasi aurreko hilaren 25a baino lehen egin behar da baja-eskaera. Jarduera hasi ondoren egiten bada, osorik kobratuko da dagokion tasa.
  • Zerbitzuen antolaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edo taldeak osatzeko gutxieneko partaide kopurua lortu ez delako, jarduerak aldatu edo bertan behera utzi daitezke.
  • Bakoitzak bere esterila, toalla bat eta hidratatzeko ontzi bat eramatea gomendatzen da.

Tarifak:
Prezioa/hileko BAZKIDE
IG.HELD. (60' saioak) = 30,85€
AQUAGIM (60' saioak) = 34,65€
MATRO IGERIKETA (60' saioak) = 34,65€
UR FITNESS (45' saloak) = 34,65€

Prezioa/hileko EZ BAZKIDE
IG.HELD. (60' saioak) = 41,65€
AQUAGIM (60' saioak) = 46,50€
MATRO IGERIKETA (60' saioak) = 46,50€
UR FITNESS (45' saloak) = 46,50€

OHARRA: Taldeetan ikasle kopuru minimoa 10 izango da eta maximoa 12.

 

Urriak 1: Saioen hasiera

Ur ekintzak 24-25_Egutegia nagusiak.jpg

Oharrak