Bekak
Udalak ematen dituen bekak
Berdintasunerako Sailak Emakumeen Memoria Historia berreskuratzeko genero ikuspegidun ikerketarako emango den Selma Huxley Barkham ikerketa beka.
Helburua: Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko, ikerketa-beka bat ematea.
Ikerketa-esparrua: Oñatiko emakumeek herriari egindako ekarpen ekonomikoa, soziala, kulturala edo politikoa.
Iraupena: 18 hilabete
-
Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia.
Iragarkia 2024ko maiatzaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman da (95 zenb.)
BDNS: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/757737
-
2024ko ekainaren 28ra arte aurkeztu daitezke proposamenak.
- Bekara aurkeztutako lanen balorazioa. Iragarkia
Oñatiko Udala Grant beka
Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Lege Soziologia institutuarekin 2016 urtean, herriari ekarpena egiten dioten ikerketa proiektuak nahiz doktorego lanak sustatzeko.