Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotan hobaria

Zer da eta zertarako?

.- Historikotzat jotzen diren ibilgailuek edo 30 urte baino gehiago dutenek %100eko hobaria izango dute.

.- Familia ugariak: bost lagun edo gehiagorentzako autoak, horien titularitatea indarrean dagoen legediaren arabera familia ugari bateko kideren batena denean, baldin eta ondoren zehazten diren errenta mailak gainditzen ez badituzte eta hobaria ematea ekarri zuten baldintzei eusten badiete.

Familia ugariak edo 1 edo 2 seme-alabako beste famili-unitateak: bost lagun edo gehiagorentzako autoak, horien titularitatea indarrean dagoen legediaren arabera familia ugari bateko kideren batena edo 1 edo 2 seme-alabako beste famili-unitateko kideren batena denean, baldin eta ondoren zehazten diren errenta mailak gainditzen ez badituzte eta hobaria ematea ekarri zuten baldintzei eusten badiete.

Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrak jaso ahal izango du hobaria.

Hobarien portzentajeak, diru-sarrera gordinen eta seme-alaba kopuruaren arabera kalkulatuko dira, honela hain zuzen:

DIRU SARRERA GORDINAK 0 € tik 12.000 €ra 12.000,01 €tik  24.000 €ra 24.000,01 €tik 50.000 €ra
50.000,01 €tik  90.000 €ra 90.000,01 €tik gora
1-2 seme-alaba %60 %0 %0 %0 %0
3 seme-alaba %90 %90 %50 %20 %0
4 seme-alaba %90 %90 %70 %40 %0
5 seme-alaba edo gehiago %90 %90 %90 %60 %0

 

  Aitaren/amaren/tutorearen egoeragatik familia ugaritzat hartzen diren unitate familiarrak taularen bigarrengo lerrokadan sartuko lirateke.

  Familian seme-alabetako batek elbarritasunen bat edo lan egiteko ezintasuna aitorturik izanez gero, familia unitateko seme-alaba kopurua egokitu egingo da eta kide hori bi kide bezala kontatuko da.

.-  Zerga kuotaren % 50eko hobaria izango dute motor hibridoa (argindarrarekin  eta  gasolinarekin,  argindarrarekin  eta dieselarekin edo argindarrarekin eta gasarekin) duten ibilgailuak. Etxetik bertatik homologatuta etorri beharko dira.

.-  Zerga-kuotaren % 75eko hobaria izango dute lantegitik bertatik homologaturik datozen % 100 motor elektrikoko ibilgailuek.

Zergadunak berak eskatu beharko du hobaria, eta hurrengo ekitalditik aurrera izango du eragin

Aurkeztu beharreko agiriak

Erabili beharreko inprimakia

Eskabidea non aurkeztu behar da

Herritarren Arreta Zerbitzuan, Foruen Enparantza 1.

Alarma egoera dela eta txanda eskatu behar da:
- Oñatitik egindako deiak: 010 (doakoa)
- Oñatitik kanpo egindako deiak: 943780411