"Y los vascos se echaron al mar" liburuaren aurkezpena

"Y los vascos se echaron al mar" liburuaren aurkezpena
2015-11-17T18:30:00+01:00 2015-11-17T18:30:00+01:00 2015-11-17T18:30:00+01:00
  • 2015-11-17T18:30:00+01:00  2015-11-17T18:30:00+01:00 - 2015-11-17T19:30:00+01:00  2015-11-17T19:30:00+01:00
  • Udaletxeko areto nagusian
José Antonio Azpiazu historialariak liburu berri bat aurkeztuko du.


    Itsasoa ez dago itsasbasterreko herriekin bakarrik lotuta. Barrukaldeko biztanleentzat, itsasoa, mundura zabalik egon den leiho zabal eta erabilkorra bilakatu da. Gure herrietako ekoizpenak, batez ere burdinarekin lotuta daudenak, itsaso bidez bilatu dituzte merkatal guneak. Gure merkatariak itsasoa zeukaten erreferentzi bezala. Deba Bailara kontuan hartuta, Elgoibarko Altzola deitutako hibai-kaia (dokumentuetan "puerto fluvial" deitzen dena) maiz agertzen da, bertako biltegi edo lonjak erabiltzeko itsasoratuko ziren zartagin, ultze, perra, arma eta bestelako tresneria bertako arduraduneen eskuetan utzi eta handik Debara, gero Pasaira eta handik mundu zabalera bidaltzeko.
 
Hortik kanpo, Indietarako bidean ere hainbat oñatiar aurkitzen ditugu, baita ere Ternua bidean, hain garrantzitsu izan zen bakailao eta balea olioa lortzeko.
 
Bueltan, berriz, liho hazia edo linaza Portugaletik ekarri eta euskal emakumeen eskuetan jartzeko itsaso harremanak derrigorrezkoak ziren, baita ere arraina eta argitarako erabiltzen zen balea olioa.
 
Itsasoa, hala ere, betik bilakatu da beldurgarri, batez ere euskaldunak, garai bateko itsasontziekin, uraundietara abiatzen zirenean. Hortan, aintzindari edo pionero gertatu ziren euskaldunak, batez ere Elkano, Urdaneta, Legazpi eta beste hainbeste marinel trebeak. Baina, baita ere, euskal emakumeek itsas munduan izan duten protagonismoa kontuan hartu behar da, naiz eta bere historia zoritxarrez izkutuan gelditu den jakinda.