Eguneko arreta Udal zerbitzua arautzen duen araudia

 

Oñatiko Udalak, Ongizate Zerbitzuen Departamendutik, Adineko pertsona zaurgarrientzako Eguneko Arreta Udal zerbitzua eskuratzeko, emateko eta konfinantzatzeko baldintzak arautzen dituen Udal arautegia onartzea sustatu nahi du.

Hori dela eta, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133. Artikuluan ezartzen duena betetzeari begira, egin eta izapidetu nahi dugun proiektua azaltzeko memoria hau idatzi da:

Ekarpenak egiteko epea:

2022/02/03ra arte

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

Arautegi honen onarpenarekin zerbitzua arautu nahi da zerbitzua zeinek erabil dezakeen eta zein baldintzatan finkatzeko, eta horrela Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezartzen duena betetzeko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak erantzukizun soziala duten gizarte-zerbitzuen sistema integratu bat ordenatu eta egituratzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, herritar guztiei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzuak jasotzeko eskubide subjektiboa ziurtatzeko asmoz, prestazio edo zerbitzu bakoitzerako araututa dauden aipatutako sistemara sartzeko baldintza orokorren eta baldintza berezien barruan. Zehazki, lege horrek Eguneko Arretako Zerbitzua sartzen du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan, lehen mailako arretako zerbitzu gisa (22.1.7 artikulua), eta ezartzen du udalen gizarte zerbitzuei dagokiela zerbitzu horiek eskaintzea eta betetzea.

Era berean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Karterari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren 1.7 fitxan, eguneko arretako zerbitzuari buruzkoan, honako hau jasotzen du: zerbitzu hau aldi batean edo modu iraunkorrean erabiltzeko da eta menpetasun arriskuan edo menpetasun egoeran dauden adinekoei (I. gradua, Menpekotasunaren Balorazio Baremoan 25etik 39ra bitarteko puntuazioa izanik, hemendik aurrera MBB) arreta ematen die.

185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea garatzen duenak, aipatutako eskubide subjektiboa zedarritzen du, Gizarte Zerbitzuen Legearen katalogoan zehazten diren baldintzak, irizpideak eta prestazioetarako eta zerbitzuetarako sarbidea erregulatuz.

Arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den

Esan bezala, zerbitzua arautu beharra dago Udalaren eta erabiltzaileen arteko harremana finkatzeko. SPKLren 312. artikuluak jasotzen duenaren arabera, "Izaera horretako zerbitzu bat kontratatu aurretik, haren araubide juridikoa ezarri beharko da". Oñatiko Udalak zerbitzua arautzeko “erregelamenduak egiteko ahalmena" du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4. artikuluan jasotakoaren arabera, eta baita udal eskumeneko gizarte zerbitzuak antolatzeko ahalmena ere, 12/2008 Legearen 42.1 artikuluak eta 185/2015 Dekretuaren 14. Artikuluak xedatutakoaren arabera.

Arauaren helburuak

Arauaren helburu nagusiak dira zerbitzua eta haren helburuak definitzea, eta funtsezko alderdiak arautzea: hala nola, oinarrizko prestazioak eta osagarriak, zerbitzutik kanpo utzitakoak, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, zerbitzua eskuratzeko baldintzak eta prozedura, zerbitzua etetea eta azkentzea, eta haren araubide ekonomikoa.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Adineko pertsona zaurgarriei, ahulei eta 1. mailako mendekotasuna dutenei eguneko arretako zerbitzua ematea Udalaren zerbitzu publiko bat da, eta arautzea ezinbestekoa da, zerbitzua behar bezala emateko. Hau da, ezinbestekoa da erabiltzaileen eta Udalaren arteko harreman juridikoa antolatzen duen dokumentu bat lantzea.

Kasu honetan, erregelamendu berri bat onartzea irtenbide egokiena da, antzemandako arazoak eta beharrak konpontzeko, are gehiago kontuan hartzen badugu beste era bateko neurriek indarrean dagoen araudiarekiko kontraesanak sortuko lituzketela eta horiek proposatutako irtenbideak partzialak izango liratekeela, eta ez behar bezain egokiak.

Dokumentuak

Parte hartzeari buruzko txostena