Udalaren Herri Onurako Mendietan larreratzeak eta artzain-txabolen erabilera arautzeko ordenantza

Ekarpenak egiteko epea:

2021/10/27ra arte

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

Udalaren Herri Onurako Mendietan larreratzeak eta artzain-txabolen erabilera arautzeko ordenantza /
Gipuzkoako Mendien 7/2006 Foru Arauak arautzen du Herri Onurako Mendietako (HOM) larreratzeak (57-60 artk.). Horren arabera, HOMetako larreen ustiaketa erregulatu egon beharra du, ordenantza eta plangintza baten arabera.
Bide horretan, Aloñako HOMan (2.059.1 zk.) larreratzeak arautzeko ordenantza onartu zuen Udal Osoko Bilkurak 2001eko maiatzaren 21ean (2001/06/16 GAO).
Aipatu ordenantzak larreratzeak baimentzeko baldintzak eta prozedura xedatzen ditu, ez ordea, artzain-txabolen erabilera.
Orain arte, Udalak HOMetako txabolak artzainen esku utzi ditu eskaerak jaso ahala, beti ere, gutxieneko artalde bat izateko baldintzapean.
33/2003 Administrazio Publikoen Ondare Legearen 107.1 artikuluaren arabera, ondare ondasunen eta eskubideen ustiaketa lehiaketa bidez esleituko beharra dago.
Hori guztia kontuan izanda, artzain-txabolen erabilera eta lagapena indarrean dagoen araudiari egokitzeaz gain, HOMetako larreetan artzaintza sustatu eta babestea nahi da.

Arau hori onestea beharrezko eta egoki den

Arestian aipatu bezala, artzain-txabolen erabilera eta lagapena indarrean dagoen araudiari egokitu ahal izateko beharrezkoa da txabolen erabilera eta lagapena arautzea.

Arauaren helburuak

Ordenantza berriaren bitartez, artzain-txabolen erabilera eta lagapena arautzea nahi da.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Egungo ordenantzari beste aldaketa batzuk egiteko aukera badagoen arren, egokiago irizten da ordenantza modu integralean eguneratzea eta herritarrei lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeko aukera ematea, hain zuzen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Dokumentuak

Hasierako tramiterako txostena