Obra handiak
ZER DA ETA ZERTARAKO?
Handiak diren obrak egiteko lizentzia lortzea. Obra handitzat honako lanak hartuko dira:
* Eraikinaren oinarrizko egiturarekin zerikusia duten eraberritze lanak (estalkien aldaketa, igogailuak jartzea, etab.);
* Kanpoko itxura aldatzen dutenak (Tarteak irekitzea, etab.);
* Eraikinen barruko antolamendua aldatzen dutenak (banaketa aldaketak, etab.);
* Behera botatzeak;
* Urbanizazio lanak;
* Lurraren topografia aldatzen dutenak (lur mugimenduak, etab.)
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Lizentzia eskaera
- Proiektu osoa, teknikari eskudunak idatzita eta dagokion Elkargo Profesionalak bisatutakoa.
ESKABIDEA NON AURKEZTU BEHAR DA
Udal bulegoetan: Foruen enparantza 1.
ZERGA ETA TASEN ORDAINKETA
- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
- Dokumentuak egiteagatik tasa
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (kasua bada)
Zerga eta tasak Ordenantza fiskalaren arabera ordainduko dira.
BESTERIK
Obra lekuan jarduera bat ireki nahi izanez gero, dagokion espedientea tramitatu beharko da aurretik.