Odol Emailearen Nazioarteko Eguna, kontzientziazio kanpaina

Informazio-puntua

2024-06-14T17:00:00+02:00 2024-06-14T17:00:00+02:00 2024-06-14T17:00:00+02:00
  • 2024-06-14T17:00:00+02:00  2024-06-14T17:00:00+02:00 - 2024-06-14T19:00:00+02:00  2024-06-14T19:00:00+02:00
  • Foruen Enparantza

Informazio-puntua

Ekainaren 14an eguna "Odol Emailearen Nazioarteko Eguna" ospatzen da, mundu osoko odol-emaileak omentzeko.

Oñatiko odol emaileen elkarteko kideak egun hau aprobetxatu nahi dute oñatiarrak sentsibilizatzeko eta odol emaile berriak lortzeko. Horretarako Oñatiko plazan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara mahai pare bat jarriko dituzte eta hainbat informazioz osatutako eskuorriak banatuko dituzte.

Odola ematea ekintza erraza, segurua eta altruista da, eta bizitza asko salbatzea ahalbidetzen du.

JAKIN EZAZU BESTEENGATIK EGIN DEZAKEZUNA
Sartu "gotatanta.eus" web orrian eta bertan odola emateari buruzko informazioa aurkituko duzu: odola emateko baldintzak, ohiko galdera eta zalantzen argibideak, odol erreserba-maila eguneratuta, hitzordua hartzeko aukera ...

HEMENDIK AURRERA HITZORDUA HARTZEKO BI AUKERA DITUZU: "ONLINE" edo TELEFONOZ
• Ateraldi data baino hiru egun lehenago "gotatanta.eus" web orrian sartu. Oñatiri dagokionez, asteartea, asteazkena eta ostegunean egongo da aktibatuta.
• Ateraldiaren egunean bertan, orain arte bezala, 943007884 telefonora deitu 8:30etik 13:30era.

2024ko Oñatiko ateraldiak:

  • Uztaila: 12
  • Iraila: 20
  • Urria: 18
  • Azaroa: 15
  • Abendua:20