- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/cesar-barrioren-egoitza-artistikoa-ezagutzeko-ate-irekiak
- César Barrioren egoitza artistikoa ezagutzeko ate irekien ekitaldia Arantzazuko «Katedraletan»
- 2016-12-17T11:00:00+01:00
- 2016-12-18T17:00:00+01:00
César Barrioren egoitza artistikoa ezagutzeko ate irekien ekitaldia Arantzazuko «Katedraletan»
- 2016-12-17T11:00:00+01:00 2016-12-17T11:00:00+01:00 - 2016-12-18T17:00:00+01:00 2016-12-18T17:00:00+01:00
- Arantzazuko basilikan
Datorren asteburuan, Arantzazuk ateak irekiko ditu Oteizak Arantzazuko «Katedralak» deitu zuen gunean, César Barrio margolariak egonaldi artistikoan (irailaren 25etik azaroaren 30ra) burutu dituen lanak aurkezteko.
César Barriok (Oviedo, 1971) aipatutako egonaldi artistikoa burutu du, ARS magazine aldizkarian portfolio bat argitaratzeko helburuarekin. Aldizkari hau arteari buruzko aldizkari nazionalen artean sonatuenetakoa da. Horretarako artistak bere lanaren ibilbide guztia dokumentatu du, lehen bozoetatik abiatu eta azken piezak osatu arte. Denak lan berriak dira, Arantzazuko paraje berdingabe honetan aldizkari horretarako egindakoak.
Egonaldi hau bururtzeko, abenduaren 17 eta 18an ate irekien ekitaldia eskainiko du, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartean. Artista agurtu eta berarekin hitz egiteko aukera izango da.