Jabetze eskola

Hausnarketarako eta formaziorako topagunea, emakumeok geure eskubideez jabetu, egonezin eta ondoezak konpartitu, autonomia eta konfiantza landu eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa.

Emakumeon jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea da eskolaren helburua, maila guztietan. Hori lortzeko asmoz, ikuspegi feministatik aztertuko dugu bizitzen ari garen errealitatea, eta aldaketarako tresnak landuko ditugu denon artean.

Ildo nagusiak

  • Gogoeta feminista
  • Indarkeria matxistaren prebentzioa
  • Kulturartekotasuna eta elkartasuna
  • Kultura berriro definitzea
  • Balioen aldaketa
  • Identitatea, subjektibotasuna
  • Emakumeon parte hartze sozio-politikoa

 

2025eko negu-udaberria