Erregelamenduen eta ordenantzen proposamenak landu aurreko kontsulta publikoa
Urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen Legearen 133. artikuluak behartzen du araudi proiektu bat prestatu aurretik kontsulta publikoa egitera.
Kontsulta publikoaren helburua da herritarrek eta kontu hauetan zeresana izan dezaketen erakundeek ondorengo puntu hauei buruz zein zer iritzi duten jakitea:
- Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
- Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
- Arauaren helburuak.
- Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
Atal honetan aurkituko duzu etorkizuneko tokiko arau eta ordenantzei buruzko dokumentazioa, bai eta adierazitako lau alderdi horiei buruzkoa ere, herritarrek eta erakundeek behar besteko informazioa izan dezaten, bidezko jotzen dituzten ekarpenak egiteko.
Ekarpenak egiteko, kontsulta argitaratzen denetik 20 laneguneko epea izango da eta ondorengo bideak erabili ahal izango dira:
- Webgune honen bidez, formulario bat beteta.
- Aurrez aurre, udaletxeko harrerako HAZ bulegoan eskaera orri orokorrari eta inprimaki bati sarrera emanda. (HAZ bulegoan aurretiazko txanda hartu behar da)
Hemen dago etorkizuneko araudiei buruzko dokumentazioa, bai eta adierazitako lau alderdi horiei buruzkoa ere, herritarrek eta erakundeek behar besteko informazioa izan dezaten, bidezko jotzen dituzten ekarpenak egiteko.
Amaitutako prozesuak
Gizartetik bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuen arautegia
_________________________________________________________________________________________________
Oñatiko Udalean aldi baterako lan poltsak kudeatzeko funtzionamendua arautzen duen Ordenantza
_________________________________________________________________________________________________
Ibilgailu guztien trafiko ordenantza
_________________________________________________________________________________________________
Oñatiko Emakumion kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeko ordenantza
_________________________________________________________________________________________________
Auzobideen eta egur karga-leku publikoen erabilera arautzeko ordenantza
_________________________________________________________________________________________________
Herritarren parte-hartzea, lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantza
_________________________________________________________________________________________________
Eguneko arreta Udal zerbitzua arautzen duen araudia
_________________________________________________________________________________________________
Udalaren Herri Onurako Mendietan larreratzeak eta artzain-txabolen erabilera arautzeko ordenantza
_________________________________________________________________________________________________
Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzeko udal arautegiaren proiektua
_________________________________________________________________________________________________
Ostalaritza jardueretan arituko diren establezimenduak jartzea arautuko duen Udal Ordenantza
_________________________________________________________________________________________________