Kirolak
Bulegoak
Lekua: Zubikoa Kiroldegia. Bidebarrieta kalea, 2. 20.560 Oñati
Telefonoa: 943 71 63 75
E-posta: zubikoa@onati.eus
Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 7:30-21:30
Larunbatetan, 9:00-13:30/15:00-19:30
Igandeetan, 9:00-13:30
Udako ordutegia (ekainak 15 - uztailak 31)
Astelehenetik ostiralera, 7:30-21:30
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00-20:00
Udako ordutegia (abuztua)
Astelehenetik larunbatera, 10:00-20:00
Igandeetan, ITXITA
Helburuak
Oñatin kirol-eskaintza aberatsa dago, bai eta kirol-jarduerak sustatzen dituzten elkarteen aukera zabala ere: eskola-kirola eta kirol-eskolak, eskola-umeentzat; federatuen mailan, Aloña Mendi kirol-elkarteak kirol-modalitate asko eta askotarikoak hartzen ditu bere barnean; eta badira baita ere jolas-izaera handiagoa duten edo aisialdi fisikoa ardatz duten beste elkarte batzuk ere.
Kirol Departamentua sare aberats hori indartzeko eta kirol-eragileen arteko lankidetza-sinergiak elikatzeko lanean ari da. Horrez gain, osasunerako orientazio-zerbitzua (pOz) eskaini eta kirol-eskaintza irisgarria sustatzen du, herritar guztiengana iristeko asmoz.
Lan ildo nagusiak
- Eskola kiroleko egitasmoan aholkularitza eta koordinazio mahaian laguntzea.
- Herriko kirol elkarteen antolakuntza sendotzea.
- Herriko kirol elkarteen ekintzen antolaketa diruz laguntzea
- Kirol esparruko elkarteen arteko elkarlaneko dinamikak sustatu eta elikatzea.
- Kirol zerbitzuko kirol eskaintzen programak (osasuna eta aisialdia ardatz izanik) diseinatzea eta gauzatzea.
- Jarduera fisikoa eta kirola ardatz duten herri ekimenak bultzatzea eta laguntzea
Programa nagusiak
- Fitness zerbitzua.
- Kirol eskaintza anitza.
- POz: Oñatiko ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzua.
- Eskola kiroleko koordinazioa.
Dirulaguntzak