Udal Artxiboa

Bulegoa

Lekua: Udaletxea.  Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati.
Azkenengo pisua
Telefonoa: 943 78 04 11 . Oñatitik egindako deiak 010
Luzapena: 134
E-posta: artxiboa@onati.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera,  Goizez 09:00etatik 14:00tara

Helburuak

Oñatiko Udal Artxiboa, udala berarekin, kontzejua zenarekin, batera sortu dela esan daiteke.
Artxiboan gorde dira mendez mende udalak sortu dituen dokumentuek. Gaur egun, dokumentu hauek eta urteetan zehar dohaintza bidez jasotako beste hainbat dokumentuk osatzen dute Udal Artxiboa.

Artxiboaren funtzioa da Oñatiko Udalak sortutako dokumentuak jaso, antolatu, kontserbatu, eta zabaldu. Hori dena modu kontrolatu, eraginkor eta sistematizatuan. Eta helburu nagusia izango da ondare dokumentala ezagutzera ematea eta kontsultagarri jartzea.

Beraz nahiz eta zerbitzuen erabiltzaile nagusia udala bera izan, edozein herritarrei zabalduta dago.

Funtsei buruzko informazioa

Zerbitzuak