Abiapuntua
2017ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan herritarrek adierazitakoa jarraiki, Oñatiko udalak 2020 urtean Oñatiko emakumeen espazioaren inguruko aurre-diagnostiko dokumentua eratu zuen. Prozesu honen asmoa izan da, herriko emakumeek eta mugimendu feministak identifikatutako behar horren gainean diagnostiko bat egitea, herriko emakumeen aniztasuna kontuan hartuta, eta emakume ezberdinek identifikatutako gakoen identifikaziotik.
Horren bidez, ikuspegi ezberdinen arteko elkarguneak identifikatu, eta emakumeen ahalduntze kolektiborako gune izan nahi duen espazio horren konfigurazio adostu baterako bidea zein izan zitekeen profilatzea zen helburua. Era berean, maila politikoan egitasmoa definitu eta kokatzeko ariketa ere izan da aipatutako diagnostiko lana.
Diagnostiko horrek, emakumeen etxearen beharra agerian uzteaz gain, parte hartze prozesuaren oinarriak ezarri ditu, proiektuaren gainean egon daitezkeen adostasun eta desadostasunak agerian utziz. Diagnostiko horretan oinarrituta eta Oñatiko Emakumion Kontseiluaren babesarekin, emakumeen etxearen eraikitze prozesua jarri zuen abian Oñatiko udalak.