- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/201czergatik-aukeratu-eskola-kirola-201d
- “Zergatik aukeratu eskola kirola?”
- 2019-06-11T18:00:00+02:00
- 2019-06-11T18:00:00+02:00
- Hizlaria: Iñaki Iturrioz (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Jon Lazkano (Erreala Fundazioa)
“Zergatik aukeratu eskola kirola?”
Hitzaldia
- 2019-06-11T18:00:00+02:00 2019-06-11T18:00:00+02:00
- Kultur Etxean
Hitzaldia
Aurtengo eskola kiroleko ikasturteari eta ekintzei amaiera emateko ordua iritsi zaigu eta dagoeneko 2019/2020 ikasturtea antolatzen hasiak gara. Eskola kirola, eskola-umeen heziketa integralari begira dagoen proiektua da. Gure xede nagusia haurrek geroko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea da. Eskola-adineko haur guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten nahi dugu; edozein izanik ere beraien kirol-maila, gaitasuna, maila sozioekonomikoa edo bizilekua.
Eskola kirolaren proiektua, xedeak, helburuak… hobeto ezagutzeko gurasoentzako interesgarria izan daitekeen hitzaldi bat antolatu dugu. Hau, bereziki 2011. urtean jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, baina interesa izan dezakeen edonor dago bertara gonbidatuta.
Eskola kiroleko koordinatzaileak