Oñatiko udala
Etxearen barne antolaketa
2023/05/11

Barne antolaketa I

Emakumion Etxiaren barne espazioak definitzeko, lehenengo urratsa.
Card image cap

Atzo eman genion hasiera Emakumion Etxiaren barne antolaketa pentsatu eta erabakitzeari. Farapi kooperatibarekin eta Juntura arkitekto taldearekin egingo ditugun hiru saioetatik lehenengoa izan zen eta, elkarlanean, ondoren planoetara eramango ditugun oinarriak adostu genituen.

Izan ere, ekipamendu publiko bat izango den heinean eta bere antolaketak bertan gertatuko denean eragin zuzena izango duela kontutan hartuta, garrantzi berezia eman nahi diogu espazio eta gune ezberdinen kokaleku eta funtzioei.

Bidean ikasi dugu gertatzea nahi dugunaren arabera antolatu behar dugula espazioa. Ados gaude norbera libre eta nor sentitzeko etxe bat nahi dugula baina, hori gertatzeko, pentsatu behar dugu ea pribatutasuna errespetatuko duten guneak nahi ditugun eta hori nola egingo dugun, gune zabalak nahi ditugun, lanerako edo zerbitzuetarako, sormenerako, aisirako, zer zeren ondoan, zer banatuta…

Lehenengo saioan jasotakoarekin, arkitektoek planoetara eramango dituzte aipatutakoak eta maiatzaren 31ean egingo dugun saioan aurkeztuko dituzte proposamen ezberdinak. Bigarren saio hori, beraz, planoetan egindako proposamen eta aukera ezberdinei ekarpenak egiteko saioa izango da eta, bukatzeko, ekainaren 21ean behin betiko barne antolaketa adostuko dugu.

IMG_5062.jpg
IMG_5059.jpg
IMG_5080.jpg