"Oñati, Selma Huxley eta txokolatezko baleontzia" erakusketa eta bisita gidatuak

Erakusketa

2023-07-27T18:00:00+02:00 2023-07-27T18:00:00+02:00 2023-07-27T18:00:00+02:00
  • 2023-07-27T18:00:00+02:00  2023-07-27T18:00:00+02:00 - 2023-08-04T13:00:00+02:00  2023-08-04T13:00:00+02:00
  • Ibarra Zelaia Zelaigunea, 4

Erakusketa

XVI. mendeko bale-ontziaren txokolatezko erreplika, 8 metro luze eta 2,5 zabalerako txokolatezko bale-txalupa ikusgai Oñatin! uztailaren 6tik abuztuaren 4ra.

Zergaitik Oñatin?

Txokolatezko lan ikusgarriak egin izan dira orain arte, 2021ean, mundu mailan ezagunenetarikoa den “Gernika” arte lana izan zen Oñatin, margotutakoaren tamaina berekoa.

Oraingoan, Oñatiko Artxibo Historikoan lanean ibili zen Selma Huxley dugu protagonista eta Huxleyk egindako ikerketari esker lortu da XVI. mendeko bale-txaluparen txokolatezko birsorkuntza.

Euskal lurralde desberdinetako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa) berrogei gozogile ingururen artean landu izan da.
Txokolatezko bale-ontziaren erakusketa izango da gurean, badirelako hainbat arrazoi Oñatira ekartzeko; besteak beste, Oñati txokolatearen herria delako.

Bisitak egunero (astelehenetik-ostiralera), LANEGUNETAN, goizeko 12:00etan eta 13:00etan, abuztuaren 4ra arte!

Erreserbak Oñatiko Turismo bulegoan 943 78 34 53, Txokolateixian 605 76 35 95 edo ONLINE helbide hauetan:

  • 12:00 h “Kakaoaren bidaia”/ “El Viaje del cacao”
    Erreserba egin

  • 13:00 h "Balea txalupetatik txokolatera,historian zehar bidaia" / "De chalupas balleneras al chocolate, un viaje a través de la historia". Erreserba egin

Bisita gidatuez gain, txokolatezko  BALE-TXALUPA IKUSGAI izango da (Doan)  honako egun eta orduetan:

  • Uztailak 27 osteguna eta uztailak 28 ostirala arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara
  • Abuztuak 2 asteazkena eta abuztuak 3 osteguna 18:00etatik 20:00etara

Ez da izango beharrezkoa erreserba egitea.