- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/mendi-federatu-kanpaina
- 2023ko mendi federatu kanpaina
- 2022-11-16T19:00:00+01:00
- 2022-11-16T20:00:00+01:00
- Mendi federatu txartel berriak tramitatu edo estalduren aldaketak egiteko . Aloña Mendiko Mendi saila
2023ko mendi federatu kanpaina
Kirola
- 2022-11-16T19:00:00+01:00 2022-11-16T19:00:00+01:00 - 2022-11-16T20:00:00+01:00 2022-11-16T20:00:00+01:00
- Aloña Mendiko egoitzan
- alonamendi.mendi@gmail.com
Kirola
Aurtengo federatuei automatikoki berristuko zaie txartela, kontrakorik adierazi ezean, daukaten estaldura maila berberarekin.
Aldaketaren bat egin edo federatu txartel berriak tramitatzeko eskaerak azaroaren 20a baino lehen jakinarazi behar dira. Horretarako, mendi saileko ordezkariak elkartearen bulegoan egongo dira azaroaren 8, 9, 15 eta 16an (19:00-20:00).
Emailez ere egin daitezke tramiteak, alonamendi.mendi@gmail.com helbidera beharrezko tramitazioa bidalita.
Txartelak tramitatzeko behar ditugun datuak:
1. Izen-abizenak
2. Jaiotze data
3. Helbidea
4. NAN zenbakia
5. Kontu korronte zenbakia
6. Telefonoa
7. Posta elektronikoa
8. Federatu nibela: Euskal, FEDME
9. Gehigarriak: Frantziar Pirineoa, mundu osoa, BTT, Pistako ski alpinoa, snowboard
Prezioak, EMFko asanbladan onartuak izaten dira, eta bertako web orrialdean kontsultatu daitezke.
Aloña Mendik azpimarratzen du federatuta egotearen beharra mendiko aktibitateak egiteko.
Aloña Mendiko edozein irteeratan parte hartzeko federatuta egotea eskatzen da.